Egitaraua
Y tú, ¿qué sabes de la ciencia?
Gazteleraz. Guruzu Plaza, EDE Eraikina (Manuel Allende, 10, 48010 Bilbao). 8 urtetik aurrera.
Saio bakarra 18:00etatik 19:00etara. Jende asko gerturatuz gero, lehentasuna emango zaie adingabeei eta heldu bakarra sartuko da adingabe bakoitzeko edo adingabe talde bakoitzeko.
.
Antzerki-proposamen berritzaile honek telebistako saiorik ezagunenen bihotzera eramaten gaitu, eta agertokia plato zirraragarri bihurtzen du. Bertan, aurkezle-errealizadore-sonidista… polifazetiko eta sailkaezin baten eskutik… ikusleak dira benetako protagonistak.
Pasapalabra edo Saber y Ganar bezalako lehiaketa ikonikoetan oinarrituta, zuzeneko ikuskizun honek mugarik gabeko dibertimendua eta mugarik gabeko ezagutza eskaintzen ditu.
Animalien aztarnak – Nortzuk bizi dira gure inguruko basoetan?
Elebiduna. Laboa Aretoa, Bizkaia Aretoa (Abandoibarra 3, 48009, Bilbao). 8 urtetik aurrera.
Hiru pase (10:00, 11:15, 12:30). 16 ume pase bakoitzeko. Aldez aurretik izena eman behar da webgune honetan bertan. Irailean irekiko da izen-ematea.
.
Mendian egonda oinatz bat zelan aztertu egin behar den ikasiko dugu. Igeltsu molde bat egingo dugu, basotik egun horretan pasa diren animaliak identifikatu ahal izateko
Nola ikusten dute intsektuek? – Omatidioen mundu sinestezina
Elebiduna. Etxepare Aretoa, Bizkaia Aretoa (Abandoibarra 3, 48009, Bilbao). 6-12 urte.
Hiru pase (10:30, 11:30, 12:30). 20 ume pase bakoitzeko. Aldez aurretik izena eman behar da webgune honetan bertan. Irailean irekiko da izen-ematea.
.
Jabetu intsektuen sekreturik ezkutuenaz: begi konposatuak! Tailer honetan, gizakiak bezala ikusteari utziko diogu artropodo bihurtzeko. Gure ikusmen eredu propioa eraikiko dugu, mugimendua zehaztasun harrigarriz nola antzematen duten ulertzeko. Etorri eta begiratu munduari inoiz ez bezala!
Universo accesible
Gaztelaniaz. Baroja Aretoa eta Arriaga Aretoa, Bizkaia Aretoa (Abandoibarra 3, 48009, Bilbao). Adin guztietarako.
Hiru pase (18:00, 19:00, 20:00). 40 pertsona pase bakoitzeko. Aldez aurretik izena eman behar da webgune honetan bertan. Irailean irekiko da izen-ematea.
.
Unibertsoak inguratzen gaitu. Han bizi gara. Unibertsoa gara. Unibertso Irisgarria ikuskizun multisentsorial bat da, gizaki guztiok kosmosa artetik, zientziatik eta diseinu unibertsalaren printzipioetatik esploratu ahal izateko sortua. Zeren usaina du ilargiak? Entzun al daiteke nebulosarik? Inoiz ukitu al duzu milaka milioi urte dituen meteoritorik?
Breakout geologikoa – Leize eta arrezifeen artean
Euskaraz, gazteleraz eta elebiduna. Elhuyar Aretoa, Bizkaia Aretoa (Abandoibarra 3, 48009, Bilbao). 8 urtetik aurrera.
Hiru pase (10:00 euskaraz, 11:30 gazteleraz, 13:00 elebiduna). 20 ume pase bakoitzeko. Aldez aurretik izena eman behar da webgune honetan bertan. Irailean irekiko da izen-ematea..
Salba dezagun Bilboko historia geologikoa Bouteille d’Acide negazionista gaiztoak Lurrak 5000 urte baino gehiago dituela agerian uzten duten Bilboko harri apaingarriak suntsitu nahi ditu. Lagundu egin behar diguzu Bizkaia Aretoaren inguruan utzi dituen arrastoen bila. Garaiz iritsiko al gara?
Iraganaren eta orainaren detektibeak
Elebiduna. Laboa Aretoa, Bizkaia Aretoa (Abandoibarra 3, 48009, Bilbao). 4 urtetik aurrera.
Hiru pase (10:15, 11:45, 13:00). 20 ume pase bakoitzeko. Aldez aurretik izena eman behar da webgune honetan bertan. Irailean irekiko da izen-ematea..
Ezagutu nola lan egiten duten benetako forentseek! Tailer dibertigarri eta misteriotsu honetan hezurdura bat muntatuko dugu, DNA erauziko dugu eta auzitegiko detektibe izatera jolastuko gara, krimen-sailetan bezala orbanak identifikatuz.
Intsektutak gertutik ezagutu – Sergi Romeuren hitzaldia
Gazteleraz. Chillida Aretoa, Bizkaia Aretoa (Abandoibarra 3, 48009, Bilbao). Adin guztietarako.
Hiru pase (10:00, 11:15, 12:30). 30 pertsona pase bakoitzeko. Aldez aurretik izena eman behar da webgune honetan bertan. Irailean irekiko da izen-ematea..
Etorri zaitez artropodoak ezagutzera Sergi Romeu Fasmids-eko ornogabeen irakaslearen eskutik. Hitzaldi interaktibo hauetan armiarmak, tximeletak, makil-intsektuak, labezomorroak eta inurriak, besteak beste, ikusiko, eta ikutu, ahal izango dituzu.
