Naukas Gazte
Irailaren 18an, ostiral goizean, estatu mailan zientzia-dibulgazioko erreferentziazko ikuskizuna den Naukas Bilbao Euskalduna Bilbaoko Auditoriumera itzuliko da Naukas Gazte 2026 saioarekin. Ekimena EAEko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago.
Bertaratzen direnek 15 minutuko zortzi hitzaldi zientifiko labur eta entretenigarriak aditzeko aukera izango dute. Hizlariek hainbat gai jorratuko dituzte, besteak beste, unibertsoaren amaiera, kiroletik haratagoko bizitza edo etorkizunean 3D inprimaketak eskainiko dituen aukerak jorratuko dituzte. Hitzaldien edukia Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen prestakuntza-maila eta ezagutzak kontuan hartuta diseinatu da. Dena den, saio hauek publiko orokorrarentzat ere irekiak izango diren.
Ekitaldia Naukas dibulgazio plataformaren sortzaileetako bat den Javier Peláez eta Idoia Torregarai kazetari eta umoregileak gidatuko dute. Gainera, Naukas Bilbaoko hitzaldietan euskara programazioaren parte izango da estreinakoz eta hizlariak, euskaraz eta gaztelaniaz mintzatuko dira, txandaka.
Ikuskizunerako sarrera librea izango da, aretoa bete arte. Bertaratu ezin dutenek jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango dute ETB On plataformaren eta Katedratik-en bidez, EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren Tik Tok kanala.
Bilboko Euskalduna Bilbaoko Auditoriumean izango da:
Egitaraua
- 10:15 - 10:30
- 10:30 - 10:45
- 10:45 - 11:00
- 11:00 - 11:15
- 11:15 - 11:30
-
11:30 - 12:00
Atsedenaldia
- 12:00 - 12:15
- 12:15 - 12:30
- 12:30 - 12:45
- 12:45 - 13:00










