Naukas Pro 2019

Euskalduna
19/09/2019
17:00-20:00

Zientziaren alor profesionalaren inguruko hainbat ikuspuntu eskainiko ditu ekitaldi honek. Esparru zientifikoko enpresa arduradunak, ikerketa zentruetako kideak eta zientifiko esanguratsuak publiko orokorrera zuzendutako 20 minutuko hitzaldiak egingo dituzte.

Esperientziak, haien lanen nondik-norakoak eta berrikuntza deigarrien inguruan hitz egingo dute profesionalek, modu honetan, laborategietako kontzepziotik merkatura iritsi arte produktuek egiten dituzten bideak modu ulergarri eta hurbilean azalduko dute. Zientziaren industriaren irudi orokorra lortuko du publikoak, protagonisten eskutik.

Euskalduna Jauregiko 0E aretoan egingo da ekitaldia. Sarrera libre eta doan aretoa bete arte.

Egitaraua