Eraskusketa

UPV/EHUko Bizkaia Aretoa
10/09/2024 - 30/09/2024
08:00 - 20:00

GEAS: Lurra aztertzen duten emakumeak erakusketarekin denboran zehar egingo dugu bidaia garai, testuinguru historiko eta nazionalitate desberdinetako 12 emakume geologori ahotsa emateko, izendatzaile komuna baitute guztiek: arrasto ezabaezina utzi zuten ezagutzaren geruzei buruz.

Bi bisita gidatu egongo dira:
– Irailaren 24an gazteleraz, 18:00etan.
– Irailaren 26an euskaraz, 18:00etan.

Bisita gidatuetara joateko, mezu elektronikoa bidali behar da kzk.ehu@gmail.com helbidera intereseko eguna, izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa adierazita.

GEAS: Lurra aztertzen duten emakumeak erakusketarekin denboran zehar egingo dugu bidaia garai, testuinguru historiko eta nazionalitate desberdinetako 12 emakume geologori ahotsa emateko, izendatzaile komuna baitute guztiek: arrasto ezabaezina utzi zuten ezagutzaren geruzei buruz. Hamabi emakume, beren garaiko gizarteari desafio egin ziotenak zientziaren bide zailean aurrera egiteko.

Mary Anningen zorigaitzekin hasiko dugu ibilbidea XIX. mendearen hasieran, aurrerapen iraultzaileen lekuko izango gara XX. mendean, eta espazioan igerian ibiliko gara Kathryn Dwyerren eskutik, XXI. mendean jada. Askotarikoak dira erakusketa honetan jasotako profilak eta espezialitateak, eta ez dituzte merezimendu zientifikoak soilik erakusten.

Protagonistetako batzuk, hala nola Chata Campa, Carmina Virgili eta Kathryn Dwyer, kontzientzia sozial handiko emakumeak izan ziren, eta arrasto handia utzi zuten beren garaiko politikan. Beste batzuek, berriz, hala nola Florence Bascomek edo Mary Leakeyk, funtsezko garrantzia eman zioten ezagutza etorkizuneko belaunaldiei eta, bereziki, emakumeei transmititzeari. Izan ere, Dorothy Hill geologo australiarrak esaten zuen moduan: ez dugu gure ustez merezi dugun hori munduak guri eskaintzeko zain egon behar.

GEAS: Lurra aztertzen duten emakumeak esposizioa Espainiako Geologia Elkartearen Emakumea eta Geologia Batzordeak, Iberoamerikako Geologia eta Meatzaritza Zerbitzuen Elkarteak, Europako Geologoen Federazioak eta Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuko Berdintasun Batzordeak (CSIC) sortu dute eta Bilbora iritsi da UPV/EHU Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik.

Egitaraua


  • Bisita gidatua (gazteleraz), 18:00etan


  • Bisita gidatua (euskaraz), 18:00etan