Bidebarrieta zientifikoa

Bidebarrieta Liburutegia
17/09/2025 - 24/09/2025
19:00

Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren denboraldi berria irekiko da irailaren 17an. Asteazken horretan, Jesús Álvarez-Herms fisiologoak Kilian Jornet atletaren adibidea hartuko du osasun sistemikoaz hitz egiteko, gizakiaren potentzial biologikoaren oinarri gisa.

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatutako zikloaren bigarren ekitaldia 24an izango da. Egun horretan, Irati Mitxelena CIC bioGUNEko doktoratu aurreko ikertzaileak eta luzera-jauzilariak eliteko kirolari gisa izan duen esperientzia azalduko du.

Egitaraua


  • La salud sistémica como base de desarrollo del potencial biológico humano. El ejemplo de Kilian Jornet (Osasun sistemikoa gizakiaren potentzial biologikoa garatzeko oinarri gisa. Kilian Jornet-en eredua)

    Jesús Álvarez-Herms, doctor en Fisiología por la Universidad de Barcelona y en Biomedicina por la Universidad del País Vasco


  • Luzera-jauziko entrenamendua: helburua, plangintza eta antolaketa

    Irati Mitxelena, atleta eta doktoratu aurreko ikertzailea CIC bioGUNEn