Dokuforuma
Bilbo Zientzia Plaza 2026 jaialdiari hasiera emango zaio irailaren 16an, asteazkenean, Natura Bizia (2021) dokumentalaren emanaldiarekin. Lexeia Larrañagak idatzi eta zuzenduta, eta Avis Productions-ek ekoiztuta, saioa 18:30ean hasiko da Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.
80 minutuko iraupena duen dokumentalak Euskadi eta Nafarroan barrena egiten du bidaia. Hego Euskal Herriko natura ondare eta biodibertsitate aberatsagatik nabarmentzen dira. Naturari buruzko dokumental ugaritan narratzaile izan den José María del Ríoren ahotsaren bidez, filmak hobekien kontserbatutako natura-gune batzuk eta ekosistema horietan bizi diren espezieen aniztasun aparta ezagutzeko aukera eskaintzen du. Dokumentalak Ingurumen Komunikazioren Saria jaso zuen 2025eko Euskal Kazetaritza Sarietan.
Itsaslabar bertikalak, itsaso amaigabea, magiaz betetako basoak eta kareharrizko formazio handiak dira natura bere egoerarik basatienean erakusten duen lan honen agertoki batzuk. National Geographic-ek mundu mailarako emisio eskubideak eskuratu zituen 2022an, eta, harrezkero, kontinente guztietan ikusi ahal izan da Nat Geo Wild kanalaren bidez.
Emanaldiaren ondoren, ordu erdi inguruko solasaldia izango da dokumentalaren sortzaileekin: Lexeia Larrañaga, zuzendari eta gidoilaria, eta Alex Gutiérrez, produkzio zuzendari eta kameralaria. Ekimena Eva Caballero kazetariak gidatuko du, Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol saioko zuzendariak.
Jarduera hau Bidebarrieta Zientifikoa dibulgaziozko hitzaldi-zikloaren barruan antolatu da, eta, beraz, Bidebarrieta Liburutegian egingo da:
Egitaraua
- 19:20 - 20:00


