Bidebarrieta zientifikoa
Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren denboraldi berria irailaren 16an hasiko da Bilbo Zientzia Plaza jaialdiari hasiera emango dion Natura bizia dokumentalaren dokuforumarekin.
Ziklo honen bigarren saioak protagonista argia du: entomologia. Entomologia intsektuak aztertzen dituen zientzia da. Animalia txikiak dira, eta planetako ia txoko guztietan bizi diren arren, askotan oharkabean pasatzen dira. Izan ere, beste artropodo batzuekin batera, hala nola armiarmekin eta akainekin, Lurreko izaki bizidunen talde ugarienetako eta askotarikoenetako bat osatzen dute. Aranzadi Zientzia Elkartearen artikulu baten arabera, hiru animalia espezietatik bi intsektuak dira, eta kilometro karratu bakoitzean 10.000 milioi ale inguru daudela kalkulatzen da.
Tximiletak, euliak, kakalardoak, sorgin-orratzak, armiarmak edo akainak. Batzuek, jakin-mina pizten dute, eta beste batzuek, ordea, arbuioa eragiten dute. Hala ere, guzti-guztiek, neurri handiagoan eta txikiagoan, funtsezko zeregin bat betetzen dute gure ekosistemen orekan.
Mundu liluragarri hori publikoarengana hurbiltzeko asmoz, Beatriz Díaz Martín biologoak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia saileko ikertzaileak, “Insectos: nuestros diminutos vecinos” (Intsektuak: gure auzokide txikitxoak) hitzaldi-solasaldia eskainiko du. Jarduera irailaren 30ean izango da, asteazkenean, 19:00etan, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian.
Hitzaldian zehar, Díaz Martínek intsektuak eta beste artropodo batzuk nolakoak diren eta naturan zein eginkizun betetzen duten azalduko du. Era berean, fama txarra izan arren, espezie horietako asko ekosistemen funtzionamendurako funtsezkoak zergatik diren mahaigaineratuko du. Hitzaldi hau aukera paregabea izango da animalia txiki horien aparteko aniztasuna ezagutzeko eta haien kontserbazioaren garrantzia ulertzeko.
EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Kulturguneak antolatutako zikloaren bigarren saioa, irailaren 30ean izango da. Bizkaia Aretoa-EHUn dagoen intsektuen inguruko erakusketa osatzen duen hitzaldia izango da.
Bilboko Bidebarrieta Liburutegian izango dira bi saioak:
Egitaraua
-
Dokuforuma. Natura bizia Gazteleraz 18:30
Lexeia Larrañaga, dokumentalaren zuzendaria eta gidoilaria, eta Alexander Gutiérrez, dokumentalaren ekoizlea, hartuko dute parte.
.
Iberiar penintsulako iparraldean, momentu ikusgarriak eskainiko dizkiguten bi lurralde aurkitzen ditugu, Euskadi eta Nafarroa. Bi eremu hauek, Europako biodibertsitatearen parte handi bat gordetzen dute bere baitan. Itsaslabar malkartsuak, itsaso amaigabea, magiaz beteriko basoak, kareharrizko mendi altuak… guztiek bizipen ahaztezinak eskainiko dizkigute. Munduko zetazeo handienen artean ibiliko gara igerian, gozatuz ikusiko ditugu hartz arrearen lozorro ondorengo lehen pausoak, gertutik biziko ditugu nola Europako tximeleta ederrenaren metamorfosi bukaera, hala bisoi europarraren eguneko une barnekoienak, hementxe baitauka kontinenteko azken babeslekuetako bat. Eta desertua, leku idorra eta bizitza gabekoa dela iruditu arren, planetako ekosistema aberatsenetako bat dela ikusiko dugu. Kantauri itsasoko ur hotzetatik Pirinioetako mendi tontor babesgabeetara, Natura Bizia da hau, gure ondare naturaleko txoko eta izaki harrigarrienetako batzuk ezagutzeko bidaia zoragarria da.
Insectos, nuestros diminutos vecinos Gazteleraz 19:00
Beatriz Martín, Biologian doktorea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia saileko ikertzailea.
.
Intsektu bati inoiz begiratu ez dioten pertsonak bilatzen dira! Agian, tamaina txikia dutelako edo ospe txarra dutelako, artropodoak, biodibertsitatearen osagai nagusia, dira askotan ahaztutako gehienak, nahiz eta asko gure artean bizi diren eta uste baino gehiago laguntzen diguten. Ikasi nor den nor zure auzoan eta zein paper jokatzen duen, eta berraurkitu zure ingurunea.
