Bidebarrieta zientifikoa 2023
“Zientzia eta umorea, a ze parea!” da aurtengo Bidebarrieta Zientifikoko zikloaren izena, umoreari eta zientziari buruzkoa.
Zientzia eta umoreak uztarketa izango da hizpide eta horretarako zientziaren arloan diharduten bi profesional eta kulturaren arloko beste bi izango dira hizlari. Bakoitzak haren esparrutik hitz egingo du ea zientziak ere umorerako balio duen; umorea edo ironiak zertan laguntzen dioten zientziaren dibulgazioari edo zientziaren zabalkundeari; zientzia-gaiak lehengaia izan daitezken antzerkia, komikiak edo bertsolaritza bezalako esparruetarako.
Lehenengo solasaldian, Eñaut Aiartzaguena komikigileak, Irribarrez izenaz ezagunagoa, eta Helena González, Big Van Cienciaren sortzaileetako bat izango dira oholtzan,.
Bigarren hitzaldian Kike Amonarriz aktore eta umorista eta Natalia Ruiz Zelmanovitch Naukasko dibulgatzailea izango dira.
Hitzaldi-solasaldia EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak sustatutako Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren barruan kokatzen da. Bertatik bertara ikusi ahal izango da, baita streaming bidez ere KulturguneaTB kanalaren bidez.
Sarrera librea izango da aretoa bete arte.
Egitaraua
19:00 – 19:30Otso orojakilea
19:30 – 20:00La ciencia hecha espectáculo
19:00 – 19:30Cuando la ciencia se pone flamenca
19:30 – 20:00Zientzia umoregai: barrearen indar dibulgatzailea