Eraskusketa

Bizkaia Aretoa-EHU
19/09/2026 - 04/10/2026
08:00 - 20:00

Intsektuek protagonismo berezia izango dute aurtengo edizioan. Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoarekin elkarlanean antolatutako Intsektuak. Kontatzen duten guztia erakusketa irailaren 19tik urriaren 4ra bitartean egongo da ikusgai. Animalia-talde horrek ezagutzen diren espezie guztien %60-70 hartzen du. Erakusketa urriaren 4an itxiko da, Sergi Romeu entomologoak emango duen tailer batekin.

Bizkaia Aretoa-EHUn egongo den erakusketak intsektuen aparteko aniztasuna ezagutzeko ibilbidea proposatzen du:

Egitaraua


  • Sergi Romeu hezitzailearn tailerra

    Bizkaia Aretoa-EHUko Chillida Aretoan gazteleraz. Hiru pase (10:00, 11:15, 12:30) egingo dira, pase bakoitzak 30 perstona hartzen dituela. Aldez aurretik izena eman behar da webgune honetan bertan. Irailean irekiko da izen-ematea. 

    .

    Etorri zaitez artropodoak ezagutzera Sergi Romeu Fasmids-eko ornogabeen irakaslearen eskutik. Hitzaldi interaktibo hauetan armiarmak, tximeletak, makil-intsektuak, labezomorroak eta inurriak, besteak beste, ikusiko, eta ikutu, ahal izango dituzu.