Bilbo Zientzia Plaza

BIlbo
16/09/2026 - 04/10/2026
Goiz eta arratsalde

Aurten ere, Bilbok udazkenari ongietorria emango dio Bilbo Zientzia Plaza (BZP) jaialdiaren bederatzigarren edizioarekin. Irailaren 16tik urriaren 4ra, BZP 2026 festibalak hiria bakarrizketaz, erakusketez, hitzaldiz, dokuforumez eta zientzia-ikuskizunez beteko du.

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatuta, ekimena berritasunez beteta itzuliko da irailean, eta agertoki berriak ere izango ditu: Bidebarrietako Liburutegia, Bizkaia Aretoa-EHU, Euskalduna Bilbao jauregia eta EDE Fundazioaren Plaza gunea.