Jakinduriek mundue erreko dau! 2018

--
20/09/2018 - 29/09/2018
--

Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa. Uztarketa horren fruitua da Jakinduriek mundue erreko dau 2017” #bertsozientzia emanaldia.

Zientzia dugu giza kulturaren zati handi bat eta zientziaren oinarriak ezagutu gabe kultur ondarearen zati hori gabe geldituko ginateke. Zientziaz gain bertsolaritza dugu ere euskal kulturaren ondarea. Bertsolaritzaren gakoa da “bizitza kantatzea” eta egunero jasotzen dugun gehiegizko informazioa digeritzen laguntzea doinua, errima eta neurria lanabes hartuta.

Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau!” saioetan hiru bertsolari eta hiru zientzialari izango dira oholtza gainean. Zientzialariek 10 minutuko hitzaldiak emango dituzte eguneroko hainbat gai uztartuz eta bertsolariek errima eta doinua jarriko dizkie gaiei.

Hiru ekitaldi izango ditu aurtengo edizioak, beste horrenbeste herritan:

Egitaraua