Naukas Bilbao 2019

Euskalduna
20/09/2019 - 21/09/2019
10:00-20:00

Irailaren 20an eta 21eean, zientzia modu errazean gizarteratzea helburu duen Naukas Bilbao 2019 ekitaldia izango da Euskalduna Jauregian. Naukas.com plataforma eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik datorkigun ekitaldiaren 9. edizioa izango da aurtengoa.

Zorroztasuna eta umorea uztartuz, 10 minutuko hitzaldi laburren bidez askotariko jakintza arloekiko jakin-mina pizten ahaleginduko dira hizlariak, umorea, antzerkia, musika zuzenean eta baita performance musikalak ere baliatuta.

Gainera, Ciencia Clip Bigarren Hezkuntzako zientzia-dibulgaziozko bideo lehiaketaren sariak banatuko dira.  Eta bertan jakinaraziko da epaimahaiko sari bereziaren, Genevako CERN laborategia bisitatzera joateko bidaiaren, irabazlea.
Horretaz gain, Euskalduna Jauregiko sarreran zientzia-dibulgaziozko liburu eta aldizkariak kontsultatu eta erosteko aukera egongo da Elkar, Naukas, Next Door, UEU eta UPV/EHU argitaletxeek jarriko duten standetan.

Euskalduna Jauregiko Auditoriumean egingo da ekitaldia. Sarrera libre eta doan aretoa bete arte.

Hitzaldi guztiak EiTB Kosmosen daude ikusgai. 

Kolaboratzailea:

Egitaraua