Jakinduriek mundue erreko dau! 2017

Ondarroa, Getxo, Igorre eta Bilbo
21/09/2017 - 24/09/2017
18:30 - 20:30

Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa. Uztarketa horren fruitua da irailaren  21etik 24ra Ondarroan, Getxon, Igorren eta Bilbon izango den ekitaldia: “Jakinduriek mundue erreko dau 2017” #bertsozientzia emanaldia.

Zientzia dugu giza kulturaren zati handi bat eta zientziaren oinarriak ezagutu gabe kultur ondarearen zati hori gabe geldituko ginateke. Zientziaz gain bertsolaritza dugu ere euskal kulturaren ondarea. Bertsolaritzaren gakoa da “bizitza kantatzea” eta egunero jasotzen dugun gehiegizko informazioa digeritzen laguntzea doinua, errima eta neurria lanabes hartuta.

Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau!” saioetan hiru bertsolari eta hiru zientzialari izango dira oholtza gainean. Zientzialariek 10 minutuko hitzaldiak emango dituzte eguneroko hainbat gai uztartuz eta bertsolariek errima eta doinua jarriko dizkie gaiei.

Sarrera doakoa eta librea da eserlekuak bete arte:

  • Irailaren 21ean, 18:30etan: OndarroanBeikozini (Iparragirre Kalea, 10)
  • Irailaren 22an, 19:30etan: GetxonAlgortako Musika Eskolan (Basagoiti Etorbidea, 77)
  • Irailaren 23an, 20:00etan: IgorrenLasarte Aretoa (Agirre Lehendakari Etorbidea, 19)
  • Irailaren 24an, 19:00etan: BilbonKafe Antzokia (Done Bikendi Kalea, 2)

Egitaraua

Laguntzaileak

  • Ondarroako Udala logo
  • Zientziaren Giltzak Elkartea logo
  • Bertsutan - Ondarroako Bertso Eskola logo
  • Getxoko Udala logo
  • Albe - Algortako Bertso Eskola logo
  • Igorreko Udala logo