Naukas Bilbao 2017

Euskalduna Jauregia, Bilbo
15/09/2017 - 16/09/2017
10:00 - 20:30

Irailaren 15ean eta 16an, zientzia modu errazean gizarteratzea helburu duen Naukas 2017 ekitaldia izango da Bilbon. Aurtengoa, naukas.com plataforma eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik datorkigun ekitaldiaren 7. edizioa da eta Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditoriumean burutuko da.

Zorroztasuna eta umorea uztartuz, 60 hitzaldi laburren bitartez askotariko jakintza-arloekiko jakin-mina pizten ahaleginduk dira hizlariak. Horrez gain, hainbat ikertzaile, zientzialari eta adituei egingo zaizkie elkarrizketak eta, gainera, umorezko bakarrizketak, esperimentuak eta haurrentzako jarduera-programa ere eskainiko dira.

Estatu osoko hizlariek hartuko dute parte Naukas ekitaldian eta horien artean, Euskal Herriko hainbat izango ditugu ere. Esaterako, Ignacio López Goñi Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta mikrobiologoa, Joaquín Sevilla Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta fisikaria, Diana González Iruñeko Planetarioko teknologia arloko arduraduna, Manu Arregi Bergarako Aranzadi Ikastolako irakaslea eta fisikaria edota Julián Estévez ingeniaria eta UPV/EHUko irakaslea.

Horrez gain, Ciencia Clip Bigarren Hezkuntzako zientzia-dibulgaziozko bideo lehiaketaren sariak banatuko dira.  Eta bertan jakinaraziko epaimahaiko sari bereziaren irabazlea, hauek Genevako CERN laborategia bisitatzera joateko bidaia irabaziko dute.

Amaitzeko Euskalduna Jauregiko sarreran zientzia-dibulgaziozko liburu eta aldizkariak kontsultatu eta erosteko aukera egongo da Elkar, Naukas, Next Door, UEU eta UPV/EHU argitaletxeek jarriko duten standetan.

Irailaren 15-16ko asteburuan planik ez baduzu, etorri.

 

Ekitaldia doakoa da eta sarrera librea izango da aretoa bete arte. Non: Euskalduna Jauregiko Auditoriuma.

Egitaraua

Antolatzailea

  • Naukas logo